
“Lainoak eta oskarbiak” Guda Dantza talde gaztearen lehen diska da. Esan genezake diska honek egunerokotasunaren lainoak eta oskarbiak isladatzen dituela erritmo dantzagarri eta doinu sarkorrez lagunduta. Diska kontzeptual bat ez den arren, diskak taldea bereizten duen kutsu baiezkorra du ezaugarri nagusitzat. ”Lainoak eta Oskarbiak” oso diska anitza da, influentzia askotarikoa (rock, ska country, erritmo latinoak, reggae…). Arazoak alde batean utzi eta guztiz deskonektatzeko diska egokia da. Bateriak Jabi Palaciosen Konjuntibitis Estudioan grabatu zituzten eta gainontzekoa Kike Moraren gidaritzapean grabatu dute Begoñako K.M.T. Estudioan. Lagunez eta miresten dituzten musikari ezberdinetaz inguratu dira lehen disko honetarako eta kolaboratzera gonbidatu dituzte Vendetta taldeko Pello Repara, Esne Beltzako Gorka Suaia, Striknina taldeko Gago, Raul Dingos & Flamingos edota Pottoki eta Txeroki perkusiojoleak ere.